top of page

Anikunbordak 4 + 2 pertsonentzako ostatua eskaintzen du (+ sehaska). Beheko solairuan bi logela ditu (bata 140ko ohe bikoitzarekin eta bertzea 90ko bi oherekin, hauek 180ko ohe handi batean bihur daitezke). Egongela handia - sukaldea - 40 hazbeteko telebista duen jantokia, despentsa eta azkenik, dutxa eta komuna. Beheko solairua ez ezik, lehen solairua ere badago eta bertako balkoitik egongela eta sukaldea-jangela ikus daitezke. Solairu honetan bi haurrendako logela dugu eta egongela telebistarekin.

Beheko egongelan leiho zabal bat dago, Larun mendia eta bere inguruak (Atxuria, Labiaga) ikusteko. Leiho honetatik 1200 m2-ko lorategira atera gaitezke nun landareak eta fruta arbolak dauden. Lorategiko altzariak ditugu, jan ahal izateko, eguzkia hartzeko edo erlaxatzeko .

Etxeko fatxadan mahaia eta eserlekuak dituen atari bat dago eta horrela bisitariari kanpoan jateko aukera eskaintzen da, baina aldi berean estalian.

Cómo-iniciar-sesión-en-Facebook.jpg
bottom of page